Bisita gidatuak

ERRESERBATU>Bisita gidatuak

BISITA GIDATUAK

EAKO HERRIGUNEA ETA URTUBIAGAKO BURDINOLA

Eako herrigunera eskaintzen den bisita gidatuan, bisitariek herriaren historia ezagutu eta bere kaleen antolaketa bereziari buruzko azalpenak jaso ahalko dituzte. Portua eta hondartza bisitatzen dira eta Talako amaren ermitara ere hurbiltzen da. Bisita honekin Urtubiagako antzinako burdinola ere ikus daiteke; oinezkoentzako ibilbide berri batetik joanaz. Bisitak burdinolari buruzko azalpenak eskaintzen ditu; eta ondare baliotsu honek herriaren garapenean izandako garrantzia.

ERRESERBATU
BEDARONA, LANDA TRADIZIOA ETA ITSASOA

Bedaronara eskaintzen den bisitan, landa izaerako auzo honetatik, itsasora edo nekazariek landutako landa guneetara dauden ikuspegi paregabeez gozatu ahalko da. Ikuspegi paregabeak alde batera utzi gabe, oinezko ibilbide eder batetik, bisitaria itsasertzera jaitsiko da Ogellako Lapatza ezagutzera; eta marearteko zabalgune hau ikusteaz gain, honek, natura aldetik duen garrantzia ezagutu ahal izango da.

ERRESERBATU
NATXITUA, PAISAIA BIZI BATEN KULTUR EDERTASUNA

Baliabide natural eta kultural interesgarriak elkartzen dituen bisita da Natxitukoa. Oinezko ibilbideak gustuko dituztenek auzo honen historiaz gozatu ahal izango dute “Via crucis” edo “Erregeen Bidetik” ibilbideetatik edo antzinako Iturrina garbitokira hurbilduz.

ERRESERBATU