Txoko gastronomikoak

JAN> Txoko gastronomikoak

TXOKO GASTRONOMIKOAK

Txoko gastronomikoek, Euskadiko herri ezberdinetan, tradizio handia dute eta herri hauetako bizitzaren parte dira. Lagunekin, bildu, elkarrekin bazkaldu edo afaltzeko lekua da. Gastronomiaren inguruan sortutako txokoa.

Elkarte pribatuak dira eta bere funtzionamendu propioa dute; bertan sartu ahal izateko beharrezkoa da bazkide izatea edo bazkide batekin sartzea.

Gaur egun ordea, txoko gastronomikoak jateko lekuak baino zerbait gehiago dira: kultur eta aisialdi ekintzak antolatu eta herrira zabaltzen dira. Hori bai, beti sukaldaritzaren laguntzaz!.

Ean, txokoak herriaren parte dira eta ekintzen antolaketan parte hartzen dute: herriko jaietan paella txapelketak antolatuz, edo Perretxikoen egunean dastaketa irekiak eginaz.

Esan beharra dago gainera, urtean behin, txokoetako ateak herrira hurbiltzen diren pertsona guztiei ateak ireki eta bertako giroaz gozatzeko aukera eskaintzen dutela.

EAKO TXOKO GASTRONOMIKOAK:

Zakilixut: Jesús, 7 behea, Ea.
Matxango: Jesús, 1 behea.
Kai Harria: San Juan, 11.
Zubiondo: Pasaje Zubiondo, z/g behea.
Itsas-zale: Goiko Bidea 11, behea.