Inguruan

EGIN>Inguruan

INGURUAN

Ea 14,02km2ko herria da, Bizkaian kokatuta, Busturialdean. Gernika-Lumo eskualdeko hiri nagusia da eta autoan Eatik 15 minutura dago. Ea Lea-Artibaiko mugan dago, lotura naturala gordetzen du eskualde honekin. Izan ere, kotxean Lekeitiotik 10 minutura dago.

Eatik erraz hel daiteke aisialdi aktiboko eta naturako baliabideetara. Besteak beste, Lea ibaiko bailara, Gizaburuagatik Aulestira; Ispasterko hondartza (5km), surfa praktikatzen da bertan…

Busturialdean murgilduz gero, kotxean 20 minutura, Kortezubin, Santimamiñeko koba eta Oma Basoa daude. Hemendik hurbil Arrola Oppidum-a Arratzun edo Ereñozarko San Miguel Ereñon.

Gernika-Lumo ezagutzeko, Batzar Etxea eta Gernikako Arbola Eatik 20 minutura daude.

Bilbo, Bizkaiko hiriburua, Eatik ordu batera dago.

BUSTURIALDEKO MAPA

Busturialdea Bizkaiko Lurralde Historikoko eskualdea da. Mendebaldean Uribe eta Bilbo-Handia; ekialdera Lea-Artibai eskualdea; hegoaldean, Durangaldea eta iparraldean Kantauri Itsasoa. Eskualde honetan Urdaibaiko Biosfera Erreserba dago, Euskadiko hezegunerik garrantzitsuena. Eskualdeko hiri nagusienak Bermeo (17.159 bizilagun) eta Gernika-Lumo (16.863 bizilagun) dira.

LEA ARTIBAIKO MAPA

Lea Artibai Bizkaiko Lurralde Historikoko eskualdea da. Ipar-ekialdean Gipuzkoarekin, Durangaldearekin eta Busuturialdearekin muga egiten du Eskualdea zeharkatzen duten ibaietatik hartzen du bere izena. Lea-Artibai 12 herriz osatuta dago, Lekeitio nagusiena da.