Bertoko produktuak eta txakolina

JAN> Bertoko produktuak eta txakolina

BERTOKO PRODUKTUAK ETA TXAKOLINA

Ea herri arrantzale eta baserritarra da; bertoko produktuetan oinarrituta, sukaldaritza tradizio handia duena. Baserriko produktuez gain aipagarriak dira, itsasoan arrantzatu ohi diren Begihandi edo txibia erraldoiak: neguan, tamaina handiena lortzen duten garaian, arrantzatu ohi den zefalopodo handia.

Arrantzaleen tradizioari lotuta, Eako jatetxeetako sukaldeetan, produktu eder hau dastatzeko errezeta ugari aurkituko dituzu.

Ean, gure-gurea den beste produktu batetaz gozatu ahal izango duzu: “Merrutxuko Txakolina”. Produkzio txikiko ardo eder hau bertoko jatetxeetan eta baserrian bakarrik dastatu ahal izango duzu.

Bodega Merrutxu
Merru, 15
48311 Ibarrangelu
Tel.: 94 627 64 35 / 626 86 03 95
www.casaruralpaisvasco.net
info@merrutxu.com