Euskal sukaldaritza

JAN> Euskal sukaldaritza

EUSKAL SUKALDARITZA

Euskal sukaldaritzak nazioartean entzute handia dauka. Bertoko sukaldariek badakite momentuko produktuei etekin handiena ateratzen.

Hala nola, arraina, okela, barazkiak, indabak, txakolina…gure lur eta itsasoko produktuak. Sukaldaritzak aukera ugari eskaintzen ditu, eta Eako jatetxe zein tabernetan euskal sukaldaritzako produktu onenak aurkituko dituzu.

KALITATEZKO PRODUKTUAK

Eako baserritar eta arrantzaleen lanari esker, bertoko produktuen kalitatea ezin hobea da; itsaso eta lurrarekiko maitasunaren emaitza.

Produktu hauek egunero izango ditugu eskuragarri herriko dendatan baina bereziki ikusgarria izaten da udan, herrian antolatzen den artisau eta nekazal azoka.