Natura

EGIN>Natura

NATURA

EAKO TALA:

Itsas-gaineko tontor baten, itsasoa zainduz, Eako Tala aurkituko dugu eta bertan Talako ama baseliza. Itsas-etxe edo arrantzaleen babes-aterpe zen “Beletxe” etxearen ondotik, barra muturrerako bide itxi eta mendi alderako bidea hartuko dugu, talako bidea. Bidea laburra da eta bistak zoragarriak!

APIKALE- EAKO PUNTA:

Bedaronako Elexaldetik paseoak inguru idiliko honetara eramango zaitu. Bertatik aparteko ikuspegiaz gozatuko duzu.

EAKO LAPATZA:

Olatu bortitzek ematen diote forma harrizko senaia eder honi. Benetan ederra da bertara heltzeko jarraitu behar dan bidezidorra.

NATXITUKO LAPATZA:

Landaretza eta basoz beteriko mendiz inguratuta, lasaitasuna bilatzen dutenentzako senaia ezin hobea da eta oso estimatua urpekaritza praktikatzen dutenen artean.

NATXITUKO ARTADI KANTAURIARRA:

Interes komunitarioko habitata, baso mediterranear hau eurosiberiar eremuan dago kokatuta. Inguru berezia da hau, bertan arteak, gurbitzak eta basa-fauna ugari elkarrekin bizi dira.

OGELLAKO MAREARTEKO ZABALGUNEA, BEDARONA:

Ogella harrizko senaia da, marearteko zabalgunea dela eta interes ekologiko handikoa. Itsasbeheran inguru harritsu zabalak eta itsas-putzuak geratzen dira agerian, itsasoko fauna eta flora txundigarriaren bizileku. Garrantzitsua da Fucus chalonii alda endemikoa.