JARDUERA BEREZIAK

EGIN>Jarduera bereziak

JARDUERA BEREZIAK

Karobia piztea

Bi urterik behin Ean karobiaren gaineko jardunaldi kulturalak ospatzen dira.
Bedaronako Etxebarri karobian ospatzen da. Ia mende batez geldi egon da karobi hau. Herritarrek, eta jai honetan parte hartu nahi duten kanpokoek ere, landa inguruko ohituren gainean ikasteko aukera izango dute. Gaur egun karea egiteak abentura kutsua dauka. Produzitzen den karea herritarren artean banatzen da.

“Kirikiñausi Jardunaldia”

Ingurugiroari eta kulturari dedikatutako jardunaldia, gaztainaren ingurukoa. Bertoko basoetako gaztainak eta “kirikiñausia”, geure landa kultura herrikoiaren ondare dira. Lagunen artean gozatzeko eguna, herritarrak zein bisitariak.

Bedaronako San Bartolomeko kirikiñausia hainbeste urtez izan zuen erabilera modu dibertigarrian ezagutzeko aukera ederra. Bizkaian kirikiñausi gutxi geratzen dira. Kirikiñausiak, baserriko bizimoduari lotutako eraikuntza bereziak dira. Hauen barruan batutako gaztainak gordetzen ziren, antzina familien ezinbesteko elikagaia.