IBILBIDEAK

Ibilbideak > Letanien bidea

Ibilbideak

Letanien bidea PR-BI 168

Hasiera: Ea Amaiera: Ea Desnibela: 225 m
Luzera: 4,9 km Iraupena: 2 h Zailtasuna: Erraza
Interesguneak: Eako erdigunea, San Bartolome eta Talako Ama baselizak eta Bedaronako Kirikiñausia.

Eliza eta baselizen inguruko letaniak, prozesioak, erreguak eta tradizioak antzina Ean izandako garrantzia erakusten du ibilbide honek.

Eako Andra Mariren Elizan hasten da ibilbide hau. Elizako hegal batetik hasten den bidea hartuz, zuzen igoko gara Bedaronara. Bueltan, Talako Ama baseliza aurkituko dugu. Eako kaian kokatutako Beletxe etxean bukatzen da ibilbide hau.

Bedaronako Eako puntatik, mendi tontorrean, euskal kostaldeko ikuspegirik ederrenaz gozatzeko aukera dago. Ekialdean, egun argitsuetan, Frantziako kostaldea ikus daiteke, mendebaldean, Natxitua eta Barbaikako landek itsaslabar izugarria osatzen dute, Lapatza harrizko hondartza itsasoari aurrez aurre dagoela. Euskal kostaldeko gunerik politenetarikoa da hau.