IBILBIDEAK/ XENDAZALETASUNA

EGIN > Ibilbideak / Xendazaletasuna

IBILBIDEAK / XENDAZALETASUNA

Ibilbideak
PR-BI 168 "Letanien bidea"

Eliza eta baselizen inguruko letaniak, prozesioak, erreguak eta tradizioak antzina Ean izandako garrantzia erakusten du ibilbide honek.

Eako Andra Mariren Elizan hasten da ibilbide hau. Elizako hegal batetik hasten den bidea hartuz, zuzen igoko gara Bedaronara. Bueltan, Talako Ama baseliza aurkituko dugu. Eako kaian kokatutako Beletxe etxean bukatzen da ibilbide hau.

Bedaronako Eako puntatik, mendi tontorrean, euskal kostaldeko ikuspegirik ederrenaz gozatzeko aukera dago. Ekialdean, egun argitsuetan, Frantziako kostaldea ikus daiteke, mendebaldean, Natxitua eta Barbaikako landek itsaslabar izugarria osatzen dute, Lapatza harrizko hondartza itsasoari aurrez aurre dagoela. Euskal kostaldeko gunerik politenetarikoa da hau.

  • Ibilbidearen hasiera eta amaiera: Ea.
  • Metatutako igoera: 225 m.
  • Luzera: 4,9 km.
  • Iraupena gutxi gorabehera: 2 ordu.
  • Zailtasuna: Erreza.
  • Interesguneak: Eako erdigunea, San Bartolome eta Talako Ama baselizak eta Bedaronako Kirikiñausia.
PR-BI 169 "Errege bidetik"

Natxitu auzotik Earantz doan errepidearen ondotik, ezkerraldetik, paraleloan, bide bat doa, antzinako errege bidea da. Ibilbide honek, historian zehar lurrak jasandako erabilera eta aprobetxamendu desberdinak ikusteko aukera ematen digu: pinadiak eta eukalipto landaketak, laborantza-lurrak, abereentzat larreak, eta abar.

  • Ibilbidearen hasiera eta amaiera: Natxitua (existe conexión desde Ea).
  • Metatutako igoera: 200 m.
  • Luzera: 5 km.
  • Iraupena gutxi gorabehera: 2 ordu.
  • Interesguneak: Natxitua, Iturriñako iturria eta latsarria, Lapatzako hondartza.
PR-BI 170 "Ura jarraituz"

Ibilbide honek urak egunerokotasunean izan duen eta oraindik daukan garrantzia ezagutzera ematen digu. Burdinolek (Goiketxe, Lejarza, Olagorta, Urtubilla) eta errotek uraren indarra erabiltzen zuten energia iturri bezala. Iturriak (Allua, Iturriña) eta iturburuak, iturriko urik ez zeudenean, herriko ur-horniketarako erabiltzen ziren. Ibaien gaineko zubiak auzoen arteko lotura izan dira eta Ean adibide ederrak ikus daitezke.

  • Ibilbidearen hasiera eta amaiera: Ea.
  • Metatutako igoera: 200 m.
  • Luzera: 7 km.
  • Iraupena gutxi gorabehera: 2,5 ordu.
  • Zailtasuna: Ertaina.
  • Interesguneak: Urtubiagako burdinola eta bidexka.