Haurrekin egiteko planak

EGIN>Haurrekin egiteko planak

HAURREKIN EGITEKO PLANAK

FAMILIA TXANGOAK

Ean haurrak dituzten familiek aisialdiaz gozatzeko aukera ezberdinak dituzte. Xendazaletasunak, jokoek eta ikaskuntzak bat egiten dute burutu daitezkeen txangoetan.

Eako erdigunean hondartzan txikitxoek primeran gozatuko dute. Gainera, hondartzan bertan umeentzako jolasgunea dago. Hondartzaren ondoan frontoia ere badago, kirola egiteko.

Xendazaletasuna gustukoa duten familiek Talako Ama baselizara doan ibilbidea egiteko aukera dute. Portutik hasita, ordu erdiko igoera egin ondoren, umeentzako egokia, naturaz gozatuko dute: landaretza, fauna eta itsasora begiratzen duen paisaia ederra.

Oinez egiteko ere, Eako erdigunetik, Urtubiagako burdinolara doan bidea dago. Kilometro bateko ibilbidea da, orain gutxi egokituta, naturaren soinuak eta usainak zuzenean sentitzekoa. Hemen, umeek zein nagusiek, Eako ondarearen altxor honen funtzionamendua ezagutzeko aukera dute bertan dauden informazio panelen bitartez.

UMEENTZAKO EKINTZAK

• Umeentzako ekintzak herriko jaietan.
• Uztailaren lehenengo zapatuan, “Txipiroi Extreme” btt martxarekin bat, arratsaldean umeei zuzendutako “Txipiroi txiki” burutzen da.
• San Ferminekin batera San Fermin Txikiak egiten dira, kartoizko zezenekin eta musikarekin.
• Euskara Egunaren ospakizunean (Abuztuan) Joaldunek egiten dute kalejira. Iturengo ihauterien antzera umeek egiten dute kalejira.
• Olentzero. Gabon aurretik “galtzagorriek” Eako umeak eta bisitariak gidatzen dituzte. Goizeko ibilaldia da Olentzero bilatu arte.
• Ihauterietako Zapatua. Mozorroak eta maskarak diseinatu umeek ihauteriak ospatzeko.

HAURRAK DITUZTEN FAMILIENTZAKO OSTATUAK

1.502. urtekoa da Andutza baserria. Gaur egun zaharberrituta, gune pribilegiatuan dago kokatuta, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ondoan.
Telefonoa: 94 465 10 36 / 635 73 35 69
E-maila: royoajuria75@gmail.com
Web: Andutza (Casa Rural)

Ea-Astei Landa Etxea Bizkaiko tokirik ederrenetarikoan dago kokatuta, Urdaibaiko Biosfera Erreserban
Telefonoa: 94 627 65 11
E-maila: info@astei.net
Web: Casa Rural Astei

Gernika eta Lekeitio arteko kostaldean kokatuta. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ondoan. Bizkaiko eskualde ezberdinak bisitatzeko aukera ematen du, Lea-Artibai, Busturialdea…ibilbide laburra eginda.
Telefonoa: 94 627 77 00
E-maila: ermintxo@euskalnet.net
Web: Hotel Ermintxo

Bekale pentsioa 2012ko uztailaren 27an inauguratu zen. Lapasakua etxea zaharberritu zen horretarako, Eako erdigunean.
Telefonoa: 94 627 59 02
E-maila: bekale@gmail.com
Web: Bekale Pensión