Balio handiko iragana

EGIN>Balio handiko iragana

BALIO HANDIKO IRAGANA

Etxeak eta baserriak

Edertasun apartekoak, bere tipologiagatik eta kokapenagatik. Arkitektura tradizionalaren aberastasuna agerian geratzen da kontserbatzen diren baserrietan, Bedaronako Dendarikua baserria, honen kasu. Arkitektura neoklasikoaren ereduak ere badaude eraikinetan, adibidez, Eako Etxe-Haundi.

Urtubiagako Errota eta Burdinola

Uretan eta paisaian gizonak burututako eragina, Ean ondare eta edertasun bilakatzen da. Eako Urtubiagako errota eta burdinola, interes kultural handiko monumentuak dira, herriko ondare historikoa eta industrialaren altxorrak. Burdinolaren gaineko dokumentazio aipamenen arabera, errota eta honen kokapena XVI. eta XVIII.mendeetakoak dira.

Errota eta burdinola ezagutzeko Eako erdigunetik abiatzen den bidexka jarraitzeko aukera dago. Oinez, errekaren ertzean zehar doan bidea jarraitu, antzinako bidearekin eta burdinolaren ubidearekin bat eginez, balio natural eta kultural handiko bidea, hain zuzen ere.