APARTEKO GERTAKIZUNAK

EGIN>Aparteko gertakizunak

APARTEKO GERTAKIZUNAK

Poesia egunak:

“Euskaldun artean Ean hemen bizi naiz bakean, euskarak ahoaren erdian musukatzen nauenean” Gabriel Aresti (Eako koplak)

Gabriel Arestik azken urteak Ean igaro zituen. Olerkaria omentzeko, 2003tik Poesia Egunak antolatzen dituzte urtero. Herriko txoko guztietan poesia zabaltzea da asmoa, modu ludiko eta dibertigarrian, baita olerkaria gogoratzea ere. Ospe handiko poetek eta musikoek, Euskal Herrikoek zein kanpokoek, poesia jardunaldi hauetan parte hartzen dute uztailean.

Nekazal azoka

Urtero, iraileko lehen asteburuan, Eak bere Nekazal Azoka ospatzen du. Herriko nekazal eta abelzain produktuak ikusi eta erosteko aukerarik onena, baita artisautza, animalien erakusketa, produktu ekologikoak ere, besteak beste.

Azoka honek antzinako lanabesak kontserbatu eta berreskuratzeko aukera eskeintzen du. Hauek herriko ohiko erabilera eta ohituren memoria historikoa osatzen dute. Antzinako baserritar espirituari omenaldia.

Erreka Eguna: ekainaren 26an

San Juan jaiaren amaierako jai eguna, “Erreka eguna”. Izena, egunean bertan egiten duten bereizitasunagatik jarri izan diote. Arratsaldean, egunean zehar ur artean pasa ostean, herritarrak eta bisitariak herriko errekara sartzen dira jantzita. Eta kantuz alaitzen dituzte herriko txoko guztiak.